Menu

Zurrunka Teatroa

Antzerki Konpainia

Zurrunka teatro 2007 urtean jaio zen Gasteizen. Ordundik bide eta unibertso ezberdinak zeharkatu ditugu gure kuriositate artistikoak asetu eta ikuslegoarekin konpartitzeko asmoaz. Era honetan, teknika eta estilo anitzak landu ditugu taldearen definizioa ahalik eta aberasgarria izateko helburuaz. Gure lehengo lana Karakolaren gaua izan zen, clown antzerki hurbila. Ondoren ahozkotasunean, txotxongilo antzerkian eta itzal titereetan murgildu zen gure ardura, eta horrela sortu ziren hainbat lan; Erraldoi bihotzgabea (2009), Iraungorriko Marimiri (2011), Kirikiñolandiako Titiriteroak (2014) eta Kalekolore (2016).

Azken urteotan bide berri bat zabaltzea erabaki genuen. Kasu honetan ikusle helduei zuzenduta eta umore absurdoa bide lagun aukeratu genuen. Sorkuntza aipagarrienak; AC-NUN, Un ciprés en un desierto (2017) eta Aquí estás mejor (2018).

Gure inbestigazio lanei jarraipena emanez Itzal titere laborategiak eskaintzen ditugu, Aipagarria izanik Lekeitioko Arropaineko Arraguan espazioa eta gauzak formakuntza ekimenean dugun parte hartzea.

Bideoa: Un ciprés en un desierto (2017)
Bideoa: Kirikiñolandiako Titiriteroak (2014)