Menu

Zo-zongó

Musikarientzako konpainia

2004an kale-perkusioko talde gisa sortu zen, emanaldi bat eskaintzeko: “Zarataren Gaua”, Phillips lagunartearekin Calahorrako jaietan. Edukitako harrera ona eta izandako esperientzia atsegina ikusita, taldea egonkortu zen, eta hurrengo urteetan, hainbat perkusio-ikuskizun muntatu ditu. Horietan ezagunena “Zo-Zongó Perkushow, Clowntukada” dugu, eta 250 emanaldi inguru eman dituzte ikuskizunarekin.

2012an, tokiko hainbat musikari ospetsu sartu ziren taldera, eta, horrela, kaleetako eta eszenatokietako ikuskizun-kopurua areagotu dituzte. Gaur egun, Zo-Zongó!! taldeak 40 pertsona inguru ditu, eskaintzen dituen ikuskizunetan lanean.

Zo-Zongó!! musikariek eta musikarientzat egindako konpainia da, eta helburu du haien ikuskizunak sortzeko eta hedatzeko espazioa eskaintzea. Gaur egun, LosDelGas, Blues Thorpes, EuskOrleans, RocKalean, Kolpez-Blai  eta Psycho-Clown ikuskizunak ditugu.

Beste esteka batzuk:
Facebook Zo-zongó