Menu

Voodoo Charms

Voodoo & Roll

[ Zirkuituaren aukeraketa prozesu propiotik “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuiturako autatutako artista.]

2020. urtea aukeratu du Voodoo Charms taldeak musika merkatuan sartzeko eta bizi dugun egoera zaila kontuan hartuta ere, zorioneko taldea dela esan daiteke.

Izan ere, aurkezpen ofiziala egin eta berehala, Voodoo Charms izan zen Katapulta Tour Gipuzkoa 2020rako aukeratutako taldeetako bat. Hiru hilabete geroago Voodoo Charms-ek izen bereko bere lehen CDa burutu du.

Diskoak hamar abesti ditu, horietatik bost originalak direlarik, eta taldearen asmo adierazpen garbia erakusten du, bere eklektizismoak ez baitu uzten lana estilo bakan baten mugan sailkatzen.

Voodoo Charms taldea estilo ezberdinetatik datozen musikariek osatzen dute, arlo anitz baina aldi berean lotura handia dutenak, hala nola blues, rock, jazz eta rockabilly estiloak. Beraiek nahasketa honen emaitzari Voodoo & Roll esaten diote.

Eszenaratze bikain batekin, Voodoo Charms-ek bere emanaldiak benetako festa bihurtzen ditu, aurrean duen publikoa Rhythm and Blues-aren urrezko garaira eramatea lortuz, gaur egungo swing eta rock and roll zertzeladaz apainduta ere.

Taldea Donostia eta Hondarribitik datozten hurrengo musikariek osatzen dute: Karmen Savage (ahotsa), Jorge Carrere (gitarra eta ahotsa), Alex Haro (saxo tenorra), Rafa Ardanuy (kontrabaxua) eta Carlos Malles (bateria).

Facebook: VoodooCharms
Instagram: voodoocharms
Youtube: Voodoo Charms

BIDEOAK:
>I’ll Love You Till The Cows Come Home
>Zuzenekoa (2020 Urtarrila)