Menu

Underneed

Musika

Underneed aktiboan darama 2005etik, baina taldeak eta proiektuak aldaketa jasan zuten 2009aren hasieran. Jarraian, gure ustez lehen etapa horretako gertaerarik garrantzitsuenak direnak jasotzen ditugu.

2005ean, Donostiako Pop-rock lehiaketa irabazi zuten, 40 Principales irrati-kateak antolatutakoa. 2006an, Donostiako Fnac dendaren lehenbiziko Auto Ekoizpenak lehiaketa irabazi zuten. 2007an, internet erabiliz, Radioactiva Argentina irrati-kateko ekoizle batek haien bideoklipa aurkitu, eta erabaki zuen haren irratsaioan programa berezia egitea, eta “360 grados” abestia zerrenda ofiziala osatzen duten 100 abestietan sartzea. Abestia lehen 10 postuen artean sartu zen hilabete batez, argentinar entzuleei esker. 2008an, “360 grados” abestiaren bideoklipa aukeratu zuten Sol Musica musika-katean igortzeko, hilabeteko bideorik onenen artean bozkatu ostean. 2009an, “360 grados” abestiaren bideoklipa hautatu zuten Cuatro katearen Puro Talento lehiaketaren 1500 hautagaien artean, rock kategoriaren barruan. Urte berean, estatuko 8 talderik onenen artean aukeratu zituzten, eta urte amaieran, taldean aldaketa egin ondoren, Underneed-ek lehen diskoa grabatu zuen: “Another point of view”.

EIDER: Ahots nagusia eta gitarra
DANY FV: Gitarra bakarlaria, pianoa eta koruak
FRAN-OLO: Baxua
IÑAKI “Machine”: Bateria

Beste esteka batzuk:
www.myspace.com/underneed

MUSIKAGELAren eskutik eta Donostikluba Zirkuituaren barruan, Underneed taldeak kontzertua eman zuen urtarrilaren 3an, “Kelly’s Irish Pub” tabernan. Hemen dituzue taldeari egindako elkarrizketa laburra eta haien lanaren lagintxo bat.