Menu

Udane Juaristi

Pintora

Udane Juaristi Ibañez / “Udatxo” (Azkoitia, 1985)

Udane Juaristi pintore Azkoitiarra da eta Arte Ederrak ikasketak egin zituen Leioan, eta Parisen. Ikasketetan, hainbat teknika desberdin ikasi zituen, bere pintura lanetan txertatzeko. Pintura, collagea eta transfer teknika nahastuz, bere estilo propioa billatu zuen, izaera urbanoko koadroak sortuz.

Kalea beti izan du ispirazio iturri handiena. Bertan ateratako argazkiak erabiltzen ditu, kolorez beteriko obrak sortzeko. Gaur egun, Ispirazio iturria izateaz aparte, kaleko hormak hartzen ditu lientzo gisa, bertan bere lanak pintatuz eta kalea koloreztatuz.
Kaleko eszenak irudikatzen ditu, bere kamararekin ateratako argazkiez baliatuz. Kaleko jendea irudikatzea du gustoko, beraien mugimentuak, koloreak, argia.

Bere lanak hainbat lekutan ikusi ahal izan dira; Donostiako ARTEZTU, TIRIKITAUKI edo ARTEUPARTE galerietan, Zarauzko ISPILUN, Lekunberriko ESPAZIO B ETA B-n, Madrileko LA CAUSA galerian edota Alemaniako COLAB galerian. Bestalde, arte urbanoko jaialdietan hartu du parte, espacio publikoetan bere lanak utziz. Esaterako; Madrilen, Zaragozan, Baionan, hendaian, Lekunberrin, Maulen, Oviedon, Santanderren, Bartzelonan, Irunen, Donostian, Azkoitian eta Getarian.

2020ko Abenduaren 4an Azkoitiko Torre Zuri-an Udane Juaristi margolariaren “IBILIxen” izena duen pintura erakusketa berria irekiko da.
Erakusketa honetan artistak 2018tik gaur arte egindako artelanen aukeraketa bat aurkezten du. Bertan, bilakaera piktoriko bat dago obra urbanoetako garaietatik oraingo obra organiko berrienetaraino.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Torre Zuriren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Instagram:  udatxo
Facebook: udane.juaristi
Web:  www.udatxo.com