Menu

Txikiren Bakarrizketa

Antzerkia eta umore absurdoa

[Gaztemaniak programak aukeratutako artista 2016ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako.]

Ion Martinez Esnaola (1980, Donostia): 2002. urtetik umorezko bakarrizketak eta antzerki munduan sartuta dabil. Urte guzti hauetan emanaldi ugari eginez, euskal herriko hainbat eta hainbat txokoetan, bereziki, gaztetxe, taberna eta herri antzokietan. 2010. urtetik aurrera “Aldatzen Laguntzen” Antzerki Taldearen sortzailea eta gaur arte hiru antzezlan sortu eta idatzi ditu. 100 emanalditik gora egin dituzte hiru antzezlanekin zehar Euskal Herri osotik. Antzezlanak: “Oteitza=/= Gizartea”, “Ispilua”, “Amets Zirkoa Salgai!” direlarik. Azken honekin, Victoria Eugenia antzokian 6 gauez jarraian egon dira.

MIL A ZIEN. BAIETZ PARREZ LEHERTU!
Bakarrizketak eta inprobisazioak egiten diren bakarrizketa saioa da, non hainbat eta hainbat gai ikutzen diren, euskaldunen egunerokotasunaren artean oso gertukoak direnak: Euskal Herria bera, euskal biztanleria, magia, Txikiren buruzkoak: ikastoletako garaiak eta gertakizuak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaikoak. Baita ere maitasunezko euskal abestien errepaso txiki bat egiten da. Euskal Herrian ditugun ohituraz eta Euskal Herriko jendeaz hitzegiten da. Inprobisazio momento batzuk ere badaude. Ikusgarri honetan ikusleak partaide nagusi dira eta bukatzeko txiste traka finala dago, Donostiako suen antzekoa. Aurten 30 emanaldi egin ditut EH osoan zehar.