Menu

Tristan Crowley

Adierazpen poetikoa eta melodikoa

Tristan Crowleyren musika haren esperientziaren, hausnarketen eta pentsamenduen adierazpen poetikoa eta melodikoa da. 

Crowley aitaren heriotzak inspiratuta sartu zen musikaren mundura. Bokalista izan zen lehenbizi, eta, geroago, berezko abestiak idazten eta jotzen hasi zen, aitaren gitarra izan zena baliatuta. Haren musika bere buruaren isla da: asko bidaiatu du, eta zaila da leku bakarrean sailkatzea. Euskal Herrira 2005ean etorri zen arren, Alemanian denbora luze zeraman abesten. Gainera, ez ditu inoiz ere haren erro irlandarrak ahazten, eta, hain zuzen ere, Irlandan eman zituen lehen kontzertuak. Nahiz eta influentzia ugari izan dituen, Crowleyk dio haren inspirazio-iturri nagusia inguruan duena, ibilaldi atsegin bat eta bizitzako esperientziak direla. Horrela, haren musika aparteko gauza bilakatzen da.

MUSIKAGELAren eskutik eta Donostikluba Zirkuituaren barruan, Tristan Crowleyk kontzertua eman zuen 2013ko irailaren 27an, Arte Akademia Tailerrean. Hemen duzue musikariari egindako elkarrizketa laburra.