Menu

TRANPOLA

Antzerki Taldea

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2021″ zirkuitorako autatutako artista, zirkuitu beraren deialdian aukeratua.]

Ane Gebara eta Josune Vélez de Mendizabal arte eszenikoen arloan diharduten bi izen, izen-abizen, emakume, pozez, sortzaile-gizen dira. Norberak bere bide profesionalari ekin zion duela lau bat urte. Batak, Anek, ahoskotasunari heldu zion ipuinkontalaritzaren eskutik; besteak, Josunek, antzerkigintzari gorputzarenetik. Bidean Metrokoadroka Kolektiboarekin topo egin eta TRANPOLA antzerki taldearekin batera “TXILIN HOTSAK” sortu dute. Ondorioz, bi taldeen elkarlanaren fruitua, lan performatiboa umore absurdoz betea.

“TXILIN HOTSAK” antzezlanaren sinopsis-a: Yolanda bi potoekin abiatu da. Bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Eta horiek dira, kristalezko poto horiek, besterik ez, doan horra eramango duen gauza bakarra. Usainez, zaporez eta kolorez betetako poto hutsak. Ipuin polit baten hasiera ematen du… baina gauzak ez dira hasten diren modukoak amaitzen diren moduak baizik.

Antzezleak : Ane Gebara eta Josune Vélez de Mendizabal
Gidaritzapena : Metrokoadroka kolektiboa
Ekoizpena: Tranpola Antzerki Taldea

Web: www.tranpola.es
Facebook:  tranpola
Facebook Josune: josune.velezdemendizabal
Instagram Josune:  josunevelezdemendizabal
Instagram Ane:  anegebara