Menu

Titty Thusberg

Artea eta Moda jasangarria

Orain dela 20 urtetik Donostian bizi den artista eta moda diseinatzaile finlandiarra da. Bere lanaren abiapuntua “Slow fashion” edo “moda jasangarria” da. Material ekologikoak eta baita ere birziklaturikoak erabiltzen ditu. Goi mailako Joskintza, antzerki eta dantza konpainientzako jantziak, janzteko arte-lanak, eta, moda eta jozkintza tailerrak dira bere lantegiak.