Menu

The balde

Fanzine kulturala, artistikoa eta soziala

The balde ia duela 12 urte jaio zen, fanzine izpiritua eta zaindutako formatuaz. Musutruk, bi hilabetekaria eta kolaborazioetara irekia, elebitasunaren (euskara /ingelesa) alde apustua egiten du eta benetan sinisten du arte, kultura eta gizarte edukiak modu popularrean eta ez elitistan zabaldu daitezkeela.

Zenbaki bakoitza begi berriekin lantzen dugu. Sorpresa bat balitz. The balden alderdi grafikoari atentzio berezia jartzen diogu. Ez irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenik pentsatzen dugulako baizik eta irudi batek mila irakurketa izan ditzakeela sinisten dugulako. The balden ez dago ez eduki ez diseinu aldetik aldez aurreko araurik, zenbaki bakoitza, eduki bakoitza,  aurrekoaren ezberdina izatea bilatzen dugu. Estilo falta da hain zuzen ere the balderen estiloa.