Menu

The Rock Sifredi Band

Betiko rock & rolla

The Rock Sifredi Band 2005eko udan sortu zen ofizialki. Funtsean, rock laukote bat da: bi gitarra, bateria eta baxua. 

Carlos Sifredi rock & rollaren eskala klasikoarekin maiteminduta dagoen baxu-jotzaile trebea da. 90eko hamarkadaren amaieran, “Marvel” soinu-esperimentuaren sortu zuen, eta hainbat musika-tresna jotzen zituen bertan. “Tampax-Pop” proiektuan gitarrista izan zen, eta “Kostka Jam” taldean parte hartu zuen. Taldearekin hasieratik, abeslaria izan da, eta aniztasun melodikoa du bertute nagusi. Harry pizti sifredoa da, gitarrista oldartsua eta intuitiboa. Hainbat urtez, “No Hay Color” taldean jo zituen sei kordak, eta lan hark musikari madarikatuaren ospea eman zion.

Fran Octopus dugu lauretan eskarmentu handiena duena. Haren musika-jarduerak erreferente argia dauka: Esparpakita, Kataluniako punk-rock taldea. Izan ere, gitarrista eta konpositore izan zen bertan. Rosendo, Extremoduro eta Platero bezalako musika-taldeen influentzia jasotzen du gehienbat, eta orain, Sifrediren bateria da. Xabi Manosuciak idazten du musika, blues eta rock and roll klasikoarekin ikuspegitik. Hainbat urtez, txandaka “Kostka Jam” eta “Los Sucios” taldeetan gitarra jo zuen. Zalantzarik gabe, eszenatokian duen presentzia eta haren gitarraren soinua dira Rock Sifredi Band taldearen nortasun-seinalea, eta zer esanik ez haren abestien botere literarioaz, “Manosucia” etxearen bereizgarri. Eszenatokitik at egon dira bi urtez, abestiak idazten, eta, orain, Sifredi taldea berregin dute, Manosuciak hartu duelarik ahotsaren lekukoa. Hitz gutxitan, Sifredi taldeak sentimenduz betetako abestiak, kalitatezko melodiak eta betiko rock & rolla darabiltza adierazpen-bide gisa.

MUSIKAGELAren eskutik eta Donostikluba Zirkuituaren barruan, The Rock Sifredi Band taldeak kontzertua eman zuen 2013ko abenduaren 15ean, “El Muro” tabernan. Hemen dituzue taldeari egindako elkarrizketa laburra eta haien lanaren lagintxo bat.