Menu

Stringedwood

Folk Musika Kolektiboa

Stringedwood Donostiako elkarte bat da, eta Euskal Herriko folk musika eta kantautoreak sustatzea eta ekoiztea du xede. Fol musikarekiko eta konposizioarekiko grina konpartitua, elkarrenganako laguntza eta adiskidetasuna ditu oinarri. Elkartea Charles George Atkeyek, Iñigo Azpitartek, Jan Folek, Luke Armstrongek  eta Tristan Crowleyek osatzen dute.

Donostiako eta Euskal Herriko musika-kultura aberastu nahi dugu, musika-sormena gure taldearen bidez sustatuz eta folk musikaren egileei lagunduz. Gainera, gau gehiagotan berezko musika entzun dadila nahi dugu, eta hemengo musikariek laguntza eta motibazioa izan ditzatela, haien musika jotzen ausartzeko.

Gure artisten musika grabatu eta sustatzen dugu. Horrez gain, ekitaldiak antolatzen ditugu, eta horietan jo. Hemengo musikariei haien anbizio musikalak lortzen laguntzeko asmoa daukagu.