Menu

Sofie Dubs

Dantza eta performancea

Sofie Donostia eta Geneva artean bizi da, eta dantzan dihardu gehienbat, sormen-proiektuak eta ikerlanak bateratuz.

Psikologia klinikoan eta sozialean lizentziatua da, eta jarduera plastikoa garatu izan du beti, margoaren, eskulturaren, bideoaren… bitartez. Europan zehar dantza-inprobisazio eta contact-inprobisazio tailerrak egin ostean (Julyen Hamilton, Kirstie Simson…), 2000. urtean “European Dance Development Center” eskolan sartu zen. Orduz geroztik, hainbat dantzarirekin eta koreograforekin elkarlanean aritu izan da, besteak beste: Romina Pedroni (ARG), Jozsef Treffeli (TX), Garry Stevens (GB), Kylie Walters (FR/TX) eta Florent Ottelo (FR). Horrez gain, 2003 eta 2005 artean, «Katarina Vogel» (TX) dantza garaikideko konpainian parte hartu zuen.

Hurrengo 4 urteetan zehar, irakaskuntzan aritu zen gehienbat (Barcelonetako Centre civic, Bartzelona), eta baita nekazaritza ekologikoan ere, Maresmen. 2008an, “Danza SoS danse” kale-dantza eta bideo taldea sortu zuen Sole Medinarekin batera, eta 2010ean, berezko konpainia sortu zuen, diziplina anitzeko lanak eta performancea ardatz dituena: “Carne viva”.

Beste esteka batzuk:
sosdanse.blogspot