Menu

Shandra Martínez

Artista plastikoa eta ilustratzailea

Gaur egun, Donostian bizi eta lan egiten dut, Errenterian bizi ondoren, eta Erroman, Parisen edo Madrilen egonaldiak egiten ditut. Nire arte-prestakuntza ikerketa eta esperimentazio propioaren bidez garatu da urteetan zehar, pinturaren eta ilustrazioaren (tradizionala eta digitala) artean ibiliz. Ilustratzaile gisa parte hartu dut hainbat proiektutan, hala nola, “Gunter-alegiak” haur-liburuan, kartelen diseinuan eta ilustrazioan, bai eta “Hiru une” banakako pintura-erakusketan ere, Kutxa Kultur Plaza espazioan, Tabakaleran, 2017an.

Urteetan zehar, nire artegatasuna eta proiektu artistikoak bateragarri egin ditut erabilitako begirada, denbora eta tekniketan eragina izan duten beste lanbide batzuekin. Nire diziplina anitzeko profilak lanbide bat bestearengandik zatiezin bihurtzen du. Batetik, nire web orrian azaldutako izaera artistikoa, eta, bestetik, urteetan zehar LinkedIn-en (shandra-martinez-caballero) eguneratuta eta jendaurrean izan dudan lanbidea, bai eta honako web orri honetan ere: recreakult.com.

2021ko Uztailak 1ean Errenteriako Xenpelar Etxean  Shandra Martínez ilustratzailearen erakusketa berria irekitzen da; «MIHISE DIGITALA, TRAZU ANALOGIKOA». Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Hurrengo estekan erakusketaren informazioa >>“Mihise digitala, trazu analogikoa”

Web-orria: www.shandramartinez.com
Istagram: shandra.sm