Menu

Sara Mansilla

Kantautorea

[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista, 2017 Kutxa Kultur Musika programak.]

Bizitza osoa daramat musikaz inguratua, bai etxean eta baita musika eskoletan ere. Abestu eta kitarra jotzen dut betidanik. Nire ibilibide profesionala erakunde eta empresa desberdinek antolatutako ekitaldietan garatuz joan da bi urte hauetan zehar: Olatu Talka, Dkluba, Fnac, Jazzaldia, Jazpana, Musika Parkean eta Kutxa Kultur Festibala. Gainera, bi bigband desberdinetan parte hartu dut, Emusik ’16 eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra 17’, abeslari bezala bietan. Aurten Kutxa Kultur Residentzia lortu dut, eta honek kontzertu gehiago emateko aukera eman dit. Bestalde, Musikene-n Jazz-Abeslari formakuntza jasotzen ari naiz. Sara Mansilla proiektu musikala nire abesti propioez osatuta dago.

Nire musika estilo erreferenteak Bluesa, Jazza eta Funk-a dira. Oraintxe, Mecca Recording Studioan nire diska berria izango dena grabatzen ari naiz. Horretarako Pablo Costas (teklatua), Daniel Vallejo (baxua) eta Ander Alonso (batería) musikari apartekin nabil lanean.