Menu

Sara Azurza

Pop, Soul

[Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urterekin hasi zen oholtza gainean. Iker Laurobarekin eman zituen lehen pausuak eta, ondoren, beste abeslari eta talderekin ere elkarlanean aritu zen: Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowleyrekin, besteak beste. 

2018an bere lehen bakarkako lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Abestiak Sarak idatziak (Erlojuz Gainez izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Pop generora hurbiltzen diren abesti lasai eta akustikoak dira hauek. 

Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta London artean. Emakumezko abeslari amerikarrak eta britaniarrak beti erreferente izanik, Sara proposamen berri batekin dator oraingoan: bere abestiei Soul ukitu bat emanez. 2020ko abenduaren 4ean kaleratu zuen bere lehen aurrerapen abesti eta bideoklip berria: London Weather. Hau ere Iker Laurobak ekoitzia.

Bandcamp: Sara Azurza
Facebook: SARA AZURZA
Instagram: saraazurza
Twitter:  saraazurza
Youtube: Sara azurza

BIDEOAK:
>London Weather