Menu

Sandra Garayoa

Ilustratzailea

Donostiako ilustratzailea naiz, Donostian publizitate-diseinu grafikoan eta Bartzelonako Escola Massana-n ilustrazio zikloan graduatua naiz.

Nire lanean trazu adierazkorrak, forma organikoak eta orban kontrolagabeak nabarmentzen dira. Atsegin dut naturalean eta aurrez asko pentsatu gabe marraztea, marrazkia espontaneoagoa eta zuzenagoa izan dadin; horregatik, ez dut zirriborrorik egiten eta azken lana egiten dut zuzenean. Horretarako, eskuzko teknikak erabiltzen ditut: olio argizariak, akrilikoak, kolorezko arkatzak eta grafitoa.

Nire inspirazio-iturri nagusia Natura da, arreta-gunea egunerokotasuneko ekintza eta objetu txikien edertasunean jartzea eta aztertzea.

Eva Toldrá ilustrazio sarien kategoria orokorrean irabazlea (2017) eta Junceda Sarien sortzaile berrien kategorian finalista (2018).

Web: sandragarayoa.com
Istagram: sandragarayoa