Menu

SANAGUSTIN

SANAGUSTIN KULTURGUNEA / AZPEITIA

Herriko plazan dago Sanagustin Kulturgunea. Eliza zen lehen eta Historian zehar erabilera asko eduki ditu eraikinak. Bide luze baten ondoren baliatu da kulturarako Sanagustin. 2010eko Abenduan ireki zen Sanagustin Kulturgunea. Uneroko kulturgunea, zabala, taldeen plaza, ahalmen ekonomikoaren bidez kultur ahalmena, elkarlana, aisia eta euskara gune ere bai… Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak 2011ko uztailaren 22an hartu zuen haren kudeaketa, udal lehiaketa atera ondoren. Sanagustinek harrezkero ostalaritza zerbitzua ere badauka eta 200 ekimenetik gora egin dira bertan, bere egitarauan oreka mantenduz: diziplinak, herriko eta kanpoko taldeak, astegunak-asteburuak, adina…