Menu

Rumbling Lips

Rock

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako autatutako artista, zirkuitu beraren deialdian aukeratua.]

RUMBLING LIPS Donostiko rock bikote batek osatzen du eta euren abestiak labankadatzat hartzen dira duten gordintasun eta sutasunagatik. Delta bluesaren, psikodeliaren eta 60- 70eko rock taldeen eraginpean, bikotearen soinua malkartsua eta gupidagabea da. Soinu zikineko gitarra bat eta hitz basatiak ahots urratzaile batean (Aymar Nieto) erritmo primitiboko bateria batekin uztartuak (Andoni Etxebeste). Bien eszenaratzea pasionala eta leherkorra da.

Web: www.rumblinglips.bigcartel.com
Instagram: rumblinglips
Facebook: rumblinglips

BIDEOAK:
> Is This Love?