Menu

Ruben Crespo

Zinema-errealizadorea

Rubén Crespo (Errenteria, 1988)

Andoaingo  ESCIVI, zine eta bideo eskolan 2006an argazkilaritza ikasi ondoren, bere ibilbide profesionala hasi zuen argazkilari eta bideografo moduan publizitate agentzi haundi batentzako lanean. Baina, bidaiatzeko eta argazkilaritza-estilo berriak probatzeko bere nahiak etapa profesional berri bat hastera eraman zuen munduko toki ezberdineetan.

Hortik urte gutxira, bere ibilbide profesionala argazkilaritzara edo bideora zuzentzeko erabakia hartu izan beharra iritsi zitzaion. Eta bideoan zentratzea erabaki zuen. 2014an EFTI (Centro Internacional de Fotografía y Cine de Madrid)-n zine digital ikasi zuen eta horrek, hartu zuen erabakia sendotu zuen.

Mendi eta Naturarekiko sentitzen duen bere maitasunak, bere 2 pasio haundiak (zinema, mendia eta Natur) elkartzera eraman zuen, gaur gun egiten duen ibilbideara zuzenduaz.

Web-orria: www.rubencrespo.es
Instagram: rubencrespo_filmmaker
Facebook: rubencrespofilmmaker
Youtube: Ruben Crespo