Menu

Ro

Post Rock Instrumentala

[Kutxa Kultur Musika 2018-2019 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

RO Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten; “Ilhunbean esanak”, “Ilhunbean eginak” , “ErROnkari” (intelude) eta “Aikor”.
“Aikor”-ren bideoklipa Fujiko Nakaya artistaren lanean inspiratua izan zen.

2018ko udazkenean Andoainen ekin zioten kontzertuak emateari. Harrezkero, euren aztarnak utzi dituzte Tolosan, Azkoitian, Durangon, Azpeitian, Zestoan, Eibarren, Urretxun,…

ROn musika Post Rock Instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da bertan entzulea harrapatuz eta berarekin batera bidaiatuz.

Bandcamp: rosoinuak
Instagram: rosoinuak
Youtube: Ro Soinuak