Menu

Pez Limbo

Umore deserosoa

Munduari so egin eta harritu egiten gara. Ikuskera horrek mugiarazten gaitu eta nahi dugu kontatu, sortu, islatu, adierazi, zalantzan jarri, elkarbanatu; gure erreminta sormen eszenikoa da, denok harritzeko eta mugiarazteko. Gizartearen eta giza harremanen hainbat alderdiri ematen diogun begirada kritiko hori abiapuntu, gure ikuskizunak sortzen ditugu. Hartara, gureak izaten dira egoera ezinezkoak, irudikapen burugabeak, irrealtasun sinesgarria, umorea, garraztasun eta poesia nahasten dituen imajinarioa, alegia.

Pez Limbo-n guk geuk sortzeko apustua egiten dugu. Aurkituko gaituzu kalean, aretoetan, beste espazio batzuetan, formatu ertainean edo txikian, testua tartean edo testurik gabe, baina beti ere ikusleengandik gertuko ikuskizuna eskainiz.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista.