Menu

Perlak

Indie post punk

utxa Kultur Musika Programak 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Perlak talde zarauztarra 2013an sortu zen eta indie post punk estiloa jorratzen dute. Berehala erakarri zuten publikoa, beren abesti bizi eta suspergarriekin. Indarra, gertutasuna eta berehalakotasuna ditu ezaugarri talde txundigarri honek; abesti gordin eta ilunak sentimendu handiz lantzeko gaitasuna dute, eta abesti samurragoekin tartekatzen dituzte. 2014an beren lehen diskoa aurkeztu zuten, Perlak, eta urte horretan bertan Gaztea Maketa Lehiaketaren finalera iritsi ziren. 2015ean, Emakumeen Mundu Martxako abestia egin zuten: Bandera Moreak, eta iaz kaleratu zuten bigarren diskoa: Itzaletatik. Miren Narbaiza, Maite Martiarena, Patxi Agirre eta Ilargi Agirrek osatzen dute gaur egun taldea.