Menu

Nothing Box

Rock alternatiboa

Rock alternatiboa jotzen duen Donostiar hirukotea gara. Taldea Marcos Ubiriak (ahotsa eta gitarra), Koldo Bellosok (baxua) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dugu. Taldea 2014ko Martxoan hasi zen Burnout izenarekin. 2014 urtea kontzertuak eginez pasa eta gero demo txiki bat grabatu genuen Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolan. Hurrengo urtean Teledonostin agerraldi bat izan genuen. 2016ko hasieran gure lehenengo EPa grabatu genuen Donostiako Muir Estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean. Gure influentzia nabarmenenak Arctic Monkeys, Oasis, Berri txarrak eta Green day taldeetetatik datozkigu.

Hemen ikusi dezakezue “I don’t wanna be a popstar”, 2016ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko Nothing Box taldearen lehen bideoklipa. Bere lehen EP (Nothing Box)-etik ateratako Single-a.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista.