Menu

Node

"Cronopia Express"

[2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista]

Ingurune kulturaletan lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen eta kudeatzen dituen diziplina anitzeko konpainia hibridoa gara. Sorkuntzan murgilduta, edukiak sortzen ditugu komunikazio kanal berrien bila gauden bitartean. Gure helburua sortzaile aktiboz osatutako sare baten alde lan egitea da (NODE Labora), bere ingurunearekin garatzen den sare irekia eta malgua. Gure buruan ditugun ideia guzti horiek sustatzen duen laborategia, hain zuzen ere. Gure berezko eduki artistikoa sortu, ekoiztu, komunikatu eta banatzen dugu (NODE Akziona!); dantza garaikide, antzerki eta ikus-entzunezko lan eszenikoak eta aldi berean euren sortze prozesuak sortzen dituzten eduki artistiko paraleloak; erakustaldiak, entsegu publikoak dokumentazioa, instalazioak, erakusketak, disziplina anitzeko arte ekimenak edo akzio iragankorrak. Sorkuntza da gure eremua eta partekatzea, gure helbura.

“Cronopia”antzezlana: “Cronopia” Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren honen konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da. Hiru ezezagun, hiru istoria, hiru maleta eta tren bat. Iragana, ametsak eta sekretu ilun bat kaleratuko duen bidai bitxia. Zer gertatuko ote da? Surrealismoa eta komedia beltza bere bidezko neurrian eta zoroki nahasita, nola ez! Igotzeko prest?
Antzezleak: Iñaki Cid, Anuxka Etxeberria eta Ivan Aizpurua.
Autorea: NODE.