Menu

Nocolor Studio

Diseinu Grafikoa eta Arte Galeria

NoColor mihise zuria da. Arteari eta diseinuari irekitako espazioa da. Ez du obra baldintzatzen, barne hartu baizik, haren ñabarduretara egokituz.

NoColor-en, hainbat diziplinetako artisten obrak erakusten dira.

Nocolor Arte Galeriak Musikagelaren doako kontzertuen programan parte hartu zuen, Donostiklubaren zirkuituaren barruan. Kontzertuak hiriko hainbat lekutan izan ziren, eta Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak ekoiztu zituen.

Hain zuzen ere, galeriaren instalazioetan izan zen JAN FOLen  kontzertua, 2013ko urriak 18 ostiralean. Horren erakusgarri, webgune honetan Nocolor galerian eskainitako emanaldi haren bideoa ikus dezakezue.