Menu

Amaia Arriaran y Nerea

ARIZNABARRETA

[ 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

“Berriz Topatzean” Antzezlana
Eduardo Viladés-ek bigarren saria jaso zuen testu honekin EL SEKADERO-k bere inauguraziorako antolatu zuen testu lehiaketan. Bertan estreinatu genuen 2015eko irailean.Euskarazko estreinua Getxoko Antzerki Arinean egin genuen 2016ko urrian.

Sinopsia:
Bi lagun zahar hauek ustekabean berriz topatzen dira dentistatik irtetzean. Asko dute elkarri esateko eta are gehiago ezkutatzeko. Anparok 11 urte daramatza azpilanean mendekua hartzeko.

Testua: Eduardo Viladés.
Formakuntza Londreseko antzokietan eta Patricia Pardorekin jaso zuen. Baditu antzerki-lanak Espainia, Estatu Batuak eta Mexikon. Mikroantzerkiko eta formatu luze zein erdiko hainbat antzerki-lan idatzi ditu. Dramaturgo bezala nazional eta internazional mailako hainbat sari irabazi ditu.
http://eduardoviladesteatro.blogspot.com.es

Zuzendaritza: Imanol Espinazo.
Nafarroako Antzerki Eskolan, Madrilgo “Real Escuela de Arte Dramático” -n eta María del Mar Navarro eta Andrés Hernández-en Eskolan (Lecoq metodoa) jasotzen du formakuntza. 2001etik Cía La Nave-n egiten du lan eta Nafarroako Kamara Operaren ohiko kolaboratzailea da. Sorkuntza propioak ditu eta 2013an “Cíe Des Vents et Marèes” sortuko du Hendayan. Egun, Borobil Teatrorekin antzezten du.

Aktoreak: 

Amaia Arriaran
2008tik Oihulari Klownekin egiten du lan, magia eta umorezko antzezlana sortuko du Diego Calavia magoarekin batera, Zurrumurru Antzerki Taldearekin kolaboratzen du eta kontalari bezala berezko hainbat lan ditu. Arrasate Musikal Big Band-eko abeslaria ere bada.

Nerea Ariznabarreta
“London International Scool of Performing Arts” en (Lecoq metodoa), “Bont’s International Clown School” en eta Gasteizko Eszena-Arte Tailerrean egiten du formakuntza. 2008an Zurrumurru Antzerki Taldea sortuko du, Cía En La Lona-ren kolaboratzailea 2009tik. Internazionalki Cía Muyuyay eta Impronta Teatrorekin aritu da elkarlanean. Aktore bezala azken lanak: “El Hermano de Sancho” Laurentzi Producciones-ekin eta Enperadorearen jantzia Lekim Animaciones-ekin.