Menu

Nerabe

80.hamarkadako indie rock ukituak

[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Donostialdeko musika talde ezberdinetako kide batzuk bildu ostean sortu zen NERABE, 2016 urtean, bestelako estilo musikalak
landu eta euren taldeekin zerikusirik ez duen proiektu berri bati ekiteko asmoarekin. Borja Iriarte (Bateria) (Adrenalized), Ruben Ramos (Gitarra) (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (Gitarra, Teklatuak) (The Animal Within, Arrow & Bone), Iñigo Ozaeta (Bajua) (Blaka, Pelax) eta Sara Zozaya (Ahotsa)-k osatzen dute taldea eta 80. hamarkadako indie rock ukitu, erritmo dantzagarri eta abesti zuzenekin datoz, ahots bereizgarri bat lagun. 2017ko udan “Toki-on” izeneko lehen abestia Álvaro Remacha-ren estudioan grabatu eta Azaroak 9an kaleratu zuten. Izen berdineko lehengo single-a, oraintxe, Top Gazteako zerrenda buru da, Euskadiko irratirik entzunena. 2018ko Otsailak 16an, bigarren single-aren bideoklipa atera zuten “Starting Point” izeneko abestiarekin, “Toki-on” diskako bigarren
aurrerapen kanta.
“Toki-on”, NERABEren lehen diska, Maiatzak 4ean kaleratu berri da. Eta honen aurkezpen kontzertuak egiten dabiltza.