Menu

Musikagela

Bertako musikarentzako laguntza zerbitzua

Musikagela Donostia Kulturaren zerbitzuetako bat da, eta Buenawista Prolleckziom’s elkarteak kudeatzen du. Helburua tokiko musika babestea eta sustatzea da.

Zerbitzua Egia Zentro Kulturalean kokatuta dago, eta hainbat baliabide jartzen ditu musikari donostiarren eskura: 7 entsegu-gela, akustikoki egokitua dagoen grabaketa-aretoa, audio-material profesionala maileguan grabaketak eta zuzenekoak egiteko, prestakuntza espezializatua, aholkularitza eta kontzertuen antolakuntza.

Donostiako musikari guztiek erabil dezakete zerbitzu hau. Taldeen kasuan, kideen % 50 donostiarrak izan behar dira. Udalerrikoak direla egiaztatzeko, errolda-ziurtagiria edo nortasun-agiria aurkeztu behar dute.

ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIOA JASOTZEKO PUBLIKOARENTZAKO ARRETA:
Asteartetik ostegunera 18:00 – 23:00
Larunbatak 11:00 – 20:00
Astelehena eta igandea itxita.
Telefonoa: 943 29 80 32
musikagela@donostia.org