Menu

MIHISE

Post Rock

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2021″ zirkuitorako autatutako artista, zirkuitu beraren deialdian aukeratua.]

Usurbilgo Hotzikara taldeak joera aldaketa bat izan zuela baliatuz sortu da MIHISE eta ia bost urtez landutako bidaia bat proposatu digute “Kronik@” izena duen diska honetan. Estilo aldaketa, instrumentu aldaketa, formazio aldaketa… Ez dira gauza gutxi izan diska hau kaleratzeko eman beharreko pausuak eta horrek interes berezia eman dio lanari.

Bidaia hau praktikotasunagatik hamar puntutan mozten den arren (10 kantu), bidaia oso bat bezala planteatzen da. Isiltasunak tarterik ez duen DJ saioa edo obra klasikoa bailitzan. Bertan, ezinegon “lasai” batetik kolpe emozional bat jaso eta honen inguruan igarotako faseen kronika bat egiten da, esperientziak ematen duen ikuspegitik. Halaber, ez da kasualitatea diskoko azken zaratek diskoaren hasierakoen jarraipena izatea, kolpetik kolpera errepikatzen den buklea adierazten baita. Edo kronikoki konta daitekeen kronika, “Kronik@”.

Taldea osatzen dute: Beñat Urteaga (Bajua eta ahotsa), Antton Aranburu (Kitarra eta ahotsa) eta Mikel Olasagasti (Bateria).

Web: baliodute.eus
Facebook: mihise.taldea
Instagram: mihise_taldea
Youtube: Mihise:

BIDEOAK:
>Eta berriz ere