Menu

Martin De Marte

rock, pop, indie

[Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

“Kaixo Lagun” albumarekin hasi zuen Martin Muruak (Martin de Marte) bere ibilbide martetarra 2018. urtean.
2020an “Red River Ride” lan berria plazaratu zuen. Bi lanak berak editatu eta ekoitzitakoak dira DIY formularen bidez.

Bi EP-etako musika-proposamena iradokitzailea eta atsegina da, atmosfera berezi bat sortzen dutelarik: “Gitarraren antolamenduaren pean, hainbat ñabarduraz eta geruzaz beterik, sintetizadore eta teklatuen ukituez, erabateko erakarpena sortzen dute entzuten diren lehen mementotik”. Mondo Sonoro.

Bigarren albumetik aurrera, proiektua taldean garatzea erabaki zuen, Zarauzko hiru laguni deituta: Ion Ferrera gitarra, Xabier Aramendi baxua eta Nikolas Eizagirre bateria.

Jotzen dutenean rock-a, pop-a eta indie-a nahasten dituzte, ukitu psikodelikoekin eta jazz-ari egindako keinuekin. Mariner zundaren antzera, haien musikak Marterainoko bidaia batera eramango zaituzte, martetar samarrak baitira, baina ez lunatikoak!

Bandcamp: martindemarte
Facebook: martindimarte
Instagram:  martindmarte
Youtube: Martin De Marte

BIDEOAK:
>You better Ulertu