Menu

Maria Alonso del Val

Arte eszenikoak

Aktore donostiarrak hamar urte baino gehiago daramatza antzerkian, eta Euskadiko hainbat konpainiatan izan da. Duela bost urte inguru, arte eszenikoen sormenarekin esperimentatzen hasi zen.

Gorputzarekin eta haren adierazpenarekin lotutako guztia interesatzen zaio, baita arte-lengoaia desberdinen arteko sormen- eta elkarlan-prozesuak ere.

Uneotan, GIZAT taldearen parte da, Donostiako zapalduen antzerki-taldea. Bidezko merkataritzari buruzko kale-antzezlan bat estreinatu berri du Las Incógnitas taldearekin, eta, horrez gain, beste artista batzuekin hainbat proiektutan aritzen da.