Menu

Madeleine

melodikoa eta sentikorra

[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista, 2017 Kutxa Kultur Musika programak.]

“Madeleine” Donostiko lau lagunek osatzen dugu; Gartxot Unsain Letona, Itzal Uranga Ugarte, Jon Iñaki Benito Urteaga eta Jagoba
Salvador Zaldua. Melodia maite dugu, emozionala den hori, eta nola ez, abesti puskak. Ezin esan zein urtetan hasi ginen, baina bai bolada luzea daramagula gure unibertso musikala eraiki nahian. Paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta efektuz beteriko atmosferak maite dirugu. Urte hauetan zehar gehienbat Euskal Herriko gaztetxe zirkuitoan aritu gara jotzen, eszenatoki handiagoekin (Atabal, Plateruena, Festi Lasai, Intxaurrondo K.E…) uztartuz. Toundra, Lisabö, Gojira edo Jardin de la Croix taldeekin batera aritu gara, besteak beste. Bi lan kaleratu ditugu, Madeleine (2009) eta Mugarri (2013), biak autoekoizpenaren bidetik eta Radix Records-en laguntzarekin.

Ia hiru urteko geldiune baten ondoren, Kutxa Kultur Musika bekaldia jaso ostean, urte betez egon gara “Su hura” (2018) gure lan berriaren abestiak prestatzen. Lan hau orain arte egin dugun gauzarik landuena da, zazpi abestiaz osatuta dago eta azken urte hauen biografia moduan sortu ditugu, iraganeko ukituak bidean aurkitutako energia berriekin jantziz. Zestoako Gaztain Estudioetako Eñaut Gaztañagarekin grabatu dugu eta pasa den Irailan kaleratu da.