Menu

Luke Armstrong

Musika modernoa eta britainiar folka

Luke Armstrong musika modernoaren eta tradiziozko britainiar folkaren arteko fusioa da. Haren abestiak entzutean, 1960ko Les Cousins delako multzoaren (Jackson Frank, Nick Drake, John Martyn eta beste hainbat) oihartzunak eta tradizioaren eragina nabari daitezke, ezohiko akorde irekien eta fingerpicking teknika bikain baten bidez.

Haren konposizioek hainbat gai biltzen dituzte: barne-hausnarketetatik hasita, ñabardura pertsonalez betetako balada tradizionaletaraino. 2011tik, Donostiako musika-giroaren parte da, eta Leize Gorria izan zen haren sehaska. Orduz geroztik, Euskal Herrian zehar jo izan du.

MUSIKAGELAren eskutik eta Donostikluba Zirkuituaren barruan, Luke Armstrong musikariak kontzertua eman zuen irailaren 20an, Ekain galerian. Hemen duzue Luke-ri egindako elkarrizketa laburra.