Menu

Lemy River

Pop, psikodelia + elektronika

[ “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuiturako aukeratutako artista.]

Lemy River “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin.

Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela. Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du.

Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa).

Martxoan argitaratu berri dute “Control” izena duen abestia, laister argitaratuko duten Ep berriaren lehen abestia da.

Ep-a 4 abestiz osatuta dago eta orain dela bi urte grabatu zuten Montreal Estudios de Hans Kruger-en Lea de Small Signs/Honolulu eta Peachy Joke-ko Bop-en kolaborazioarekin.

Bandcamp: www.lemyriver.bandcamp.com
Instagram:  lemyriver
Youtube: Lemy River

Bideoa – Lemy River: Control
Bideoa – Lemy River: Summer Fable