Menu

Leire Salaberria

Ilustratzailea

Leire Salaberria (1983) Andoain. Donostian bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua E.H.U-an, Ilustrazio eta Diseinu graduondoak egin zituen Bartzelonako Eina Centre Universitari de Disseny i Art-en.

Bere lana Boloniako ilustratzaileen erakusketarako aukeratua izan da, Iberoamerica Ilustra katalogorako eta Bratislabako biurtekorako.

30 liburutik gora argitaratu ditu herrialde ezberdinetan. Txile, Espainia, Estatu Batuak, Italia, Mexiko eta Bretania Handian. Hauetariko asko beste hizkuntzetara itzuliak izan dira.

Honetaz gain, bere lanek sari ezberdinak jaso dituzte, Sharjahko liburu azokan ohorezko aipamena, Colibri saria, Fundación Cuatro Gatos saria, eta Etxepare saria.

“Hiltzaileak” (etxepare saria), “Euria ari duenean” (etxepare saria) eta “La Familia Panda, Somos uno más” liburuen egilea da.

Instagram:  leiresalaberria