Menu

Kristonkino

Ikus-entzunezko fikzioa

Kristonkino-ren helburu nagusia ikus-entzunezko fikzioa sortzea da, eta haien lana ahalik eta publikorik zabalenera iritsaraztea. Haien baliabideak: kideek zinemaren, telebistaren, publizitatearen eta antzerkiaren eremuetan duten esperientzia.

Kristonkino-rentzat, proiektu bakoitza iraupen-lasterketa bat da. Izan ere, ideiarekin hasten da, eta ez da erakusketara arte amaitzen. Taldeak garrantzi handia ematen dio ekoizpenen ikusgarritasunari, eta, horregatik, erakusteko eta gizartean aurkezteko modu berritzaileak bilatzen ditu etengabean.