Menu

Katapulta Tour

GIPUZKOA

EKITALDIA >
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2021
Martxoak 5ean Donostiako Koldo Mitxelena eraikinean “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021″ zirkuituaren aurkezpena burutu zen prentsaurrekoan. Bertan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren 6.edizioan parte hartuko duten artisteen izenak ezagutzera eman genituen. Hurrengoak dira:

> Alde batetik, zirkuituaren aukeraketa prozesu propiotik autatutako 6 artista:

Musika arloan:
• AIGORY (Altza – Donostia)
• ANTÍA MUÍÑO (Donostia)
• MIHISE (Usurbil)
• YO CIERVO (Donostia)
Arte Eszenikoetako arloan:
• TRANPOLA Antzerki Taldea “TXILIN HOTSAK” antzezlanarekin, Metrokoadroka Kolektiboaren kolaborazioarekin.
• NEREA GARMENDIA “CON TARAS Y A LO LOCO” Bakarrizketarekin (Beasain).

> Bestalde, Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak autatutako 6 artista:
• BLANQUITA CARRAQUELA (Donostia)
• J. LARGO (Donostia)
• MARTIN DE MARTE (Zarautz)
• MUGAN (Donostia)
• RAMONA’S FIRST EVIL BOYFRIEND (Azkoitia)
• SARA AZURZA (Donostia)


> Eta azkenik, zirkuitua 56. Donostiako Jazzaldian egongo da. Jazzaldiaren aukeraketa prozesuan parte hartuko duten bertako 15 artisteen emanaldiak patrozinatzen eta baita ere, hauetatik aukeratuak izango diren 10 artisteen Jazzaldiko kontzertuak patrozinatzen.

Bestalde, azpimarratu nahi dugu, Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 zirkuituaren deialdi propioan 99 proposamenek izen-eman dutela; 76 musikazkoak eta 23 arte ezenikoetakoak.