Menu

June Calsor

Donostiar kantautorea

June Calsor donostiarra abeslaria eta konpositorea da, eta zazpi urterekin, pianoa eta zeharkako txirula jotzen hasi zen. Hainbat orkestra eta abesbatzetan parte hartu ondoren, euskal sortzaileak berezko abestiak idazten hasi zen, hamalau urte baino ez zituela. Hala ere, Danimarkan eman zituen lehen urratsak abestiaren munduan.

Maketa bat grabatu zuen bertan, 2011n hainbat maketa-lehiaketako finaletara eraman zuten lau abestirekin. Gaur egun, leku garrantzitsu askotan kontzertuak eskaini ostean (Guggenheim museoa, Victoria Eugenia Kluba eta Deustuko Unibertsitatearen Jazz Zikloa kasu), hasierako estilo akustikoarekin jarraitzen du, pianoarekin batera beti. Neo-soul, R&B eta jazz ukituak dituzten abesti intimistak eta atseginak eskaintzen ditu, atmosfera oso berezia sortuz.

Beste esteka batzuk:
www.junecalsor.bandcamp.com

MUSIKAGELAren eskutik eta Donostikluba Zirkuituaren barruan, June Calsorrek kontzertua eman zuen 2013ko urriaren 26an, Arteko galerian. Hemen duzue Juneri egindako elkarrizketa txikia.