Menu

Julen

Kantautorea

[Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

JULEN proiektua, Julen Leturiondo 21 urteko gazte eibartarrak sortutako proiektua da. Proiektuak urtebeteko bizitza izan arren, Julenen bizitzan musika oso presente egon da beti. Abesbatza ezberdinetan parte hartzeaz gain, musika-talde ezberdinetako kide izan da eta hainbat instrumentuen inguruko ikasketak burutzeko aukera izan du. Baina oraingo honetan, abentura berri bati ekitea erabaki du bakarlari bezala.

Proiektu honetan, berarekin elkarlanean ari direnen lanak islatu nahi izan ditu Julenek, hala nola, diseinuan, argazkilaritzan eta bideogintzan laguntzen dabiltzanen lanak ere plazaratu nahi ditu proiektuak. Artista ezberdinen arteko elkarlana baita proiektu honen funtsa. Baita euskara sustatzeaz gain, espainierarekin batera lortzen diren soinu berriak ere aztertetzen ditu proiektuak.

Bestetik, proiektu honetan zehar Julen ez da bakarrik arituko, orain dela gutxi sortutako musika banda baten laguntza jasoko du bere zuzeneko kontzertu eta grabaketatan; Asier Cascán (gitarra) eta Josu Cascán (perkusioa) ermuarrak, eta Eñaut Armentia durangoarra (baxu elektrikoa).

Facebook: julenmusika
Instagram: its.julen
Twitter: its_julen

BIDEOAK:
> Ixilduak
Que Me Corten la Cabeza