Menu

Juan Valls

Kantautorea

[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Juan Valls (Oñati, Gipuzkoa) musikariak bere hirugarren lana argitaratu zuen bakarlari bezala joan zen Irailean, 2017ko uda partean Glasgoweko “La Chunky” estudioetan Johnny Smillie-ren laguntzarekin grabatutako lana. “La Chunky Sessions” zazpi abesti akustikoz osatutako lana da eta musika amerikarraren influentzia nabaria aurkezten du, testu korapilatsuen bitartez irudimen handiko mundua gogora ekarriz.

Lehenago Vallsek 2015. urtean bere lehenengo lana plazaratu zuen “Life holds red lights on behind” Iñaki Zubia eta Iban Idigorasen eskutik. Mondosonoro aldizkariak urte horretan Euskal Herrian eta Errioxan argitaratu ziren maketa onenetarikoen artean sailkatu zuen. Hau ere, folk eta country amerikarraren kutsua duten abestiez osatutako lan akustikoa.

Bere bigarren lana “streaming” bidez aurkeztu zuen 2017ko hasieran. “Blue distance and other bluish songs” lau abestiz osatutako lan laburra eta elektrikoagoa da, eta zuzenean grabatutako bi abesti agertzen du.

Gaur egun, Valls bere azken lana aurkezten jarraitzen du emanaldi akustikoak edota elektrikoak eskainiz, beti ere bakarlari bezala. Gauzak horrela, musikari oñatiarra bere proiektuan murgilduta jarraitzen du, bide eta erregistro desberdinetan sakontzeko asmoarekin.