Menu

Joseba Larratxe

Marrazkilaria: ilustrazioa, komikigintza

Joseba Larratxe “Josevisky” (Irun, 1985)

Arkitektura ikasketa burutu banituen ere, komikigintza izan da nere grina betidanik. Aldizkarientzako umore zintak marrazten hasi nuen bide profesionala. Geroago, hainbat gidoilarirekin elkarlanean aritzeko aukera izan dut. Esaterako, Yurre Ugarterekin “Katu Hegoduna” (Sauré, 2014) komiki luzea edo Genevieve Valentine estatubatuarrarekin “Waking” (Vertigo, 2015) komiki laburra marraztu ditut. Orain, nere gidoia eta marrazkia dituen lehen komiki luzearekin nabil lanean: Aingurak.

Komikigintza ilustrazioarekin uztartzen dut. Hainbat aldizkaritan kolaboratzen dut: Argia, Gaztezulo, Xabiroi komiki-aldizkaria, Hatxehogeitazortzi Hilabetekaria…, eta liburu eta diskoetarako ere ilustrazioak egiten ditut.

Baina sorkuntzan bezainbeste interesa dut dibulgazioan. Komikigintza tresna moldagarria da eta Euskal Herriko nerabe zein helduak disziplina honetara erakartzeko saiakeretan nabil tailer, hizketaldi eta master classekin.