Menu

Jorge Campanillas

Zuzenbide Teknologikoan Abokatua

2003. urtetik, sektore publikoan zein pribatuan Informazioaren Teknologiekin eta Komunikazioekin lotutako hainbat gairi buruzko aholkularitza eskaintzen du, hala nola datu pertsonalak babestea, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala, publizitatea eta administrazio elektronikoa.

Halaber, 7 urte baino gehiago daramatza Iurismatika bloga kudeatzen, erreferentziazko gunea sektore juridiko teknologikoan. Blogak haren espezializazioko gaiak lantzen ditu, baina batik bat domeinu-izenak eta horien arauketa jorratzen ditu, baita gobernu irekiko politikak ere (open government): gardentasuna, informazio publikoa (opendata) berrerabiltzea eta parte-hartzea.

Abokatua da, eta “Iurismatica Abogados” bulegoa sortu zuen. Horrez gain, EventosJuridicos sektore juridikoko gertaeretara dedikatutako lehen atariaren zuzendaria da, eta Derecho en Red teknologia berrietan zuzenbidea hedatzen duen elkartearen fundatzaile-kidea. “ENATIC – IKT Abokatutzaren Aditu Nazionalen Elkarteko” eta DENAE – Espainiako Entretenimendu Zuzenbidearen Elkarteko.

Maiz parte hartzen du teknologia berrietan zuzenbidea hedatzeko komunikabideetan.

Expansión komunikabide entzutetsuak sare sozialetako 10 abokatu garrantzitsuenen artean izendatu zuen.