Menu

Jon Juárez

Ilustrazioa, Animaziogintza

Atodidakta zelarik hasi zen diseinatzaile grafiko bezala 2007an. Urte horretan, Nafarroako Gobernuko Arte Gaztea saria jaso zuen. Jasotako laguntzarekin Bartzelonara joan zen animaziogintza eta 3D modelagintza ikastera. Itzuli zenean eta animaziogintzazko pelikula batean lanean zebilela, histori motz asko argitaratu zituen hemengo eta nazioarteko aldizkari ezberdinetan, eta 2012an komikigintzako Injuve Saria jaso zuen argitarapen horietako bilduma bati esker.

Hortik aurrera, autonomo bezala hasi zen lanean kolaborazio nabarmenak egiten, hala nola, Angel Stanich musikariarekin, “Angry Birds” bezalako ikusentzunezko ekoizpenetan (hiru urtez), edo eta, “Another day of life” -en artista kontzeptual bezala Kapuscinski-ri buruzko dokumental batean, Goya eta  EFA sariak jasotakoak.

2018an, La Maison des Auteurs Beka ematen diote Angouleme hirian gidoi propio bat garatzeko. Urte berdinean, Alpha-rekin hasten da kolaboratzen eta Bartzelonara joaten da. Han, teknologiaren aukerak eta etorkizun espekulatiboen diseinua aztertzen lan egiten du bere ideiagintza taldearen barruan.

2019an lanpostua uzten du eta Donostira itzultzen da bera bizitza pertsonala eta proiektu propioetan zentratzeko, salbuespen bakarren bat ezik.

Tumblr: harriorrihar.tumblr.com
Twitter: harriorrihar
Facebook:  Harriorrihar
Instagram:  harriorrihar
Behance:  harriorrihar