Menu

J. Largo

Hip-Hop, Trap

[Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Chef Drezekin urtebete baino gehiago lanean eman ondoren, bere debuteko “El Dolor Del Silencio” albumaren irteera iragarri du J. Largok. Lan horrek 7 pieza ditu, Chef Drezek osorik ekoitziak, eta Alex Psaroudakisek (Latin Grammy baten irabazlea, besteak beste C. Tangana, Rosalía, Alejandro Sanz… kredituekin) masterizatu du, eta azal ofizialerako Le Petit Kaise-ren artea ere lortu du.

EP honekin, J. Largok eta Chef Drezek guztiz autogestionatua eta finantzatua, eta Kutxa Kultur Musika programaren esker, estatuko eszenako hurrengo rookie gisa agertzen da J. Largo.

Musika-estiloari dagokionez, Hip-Hop eta estatubatuetako Trap soinuen eragina daukan mami artistiko propioa garatu dute, frantsez dotoreziari loturiko estetika batekin. Barrak eta melodiak.

J. Largo Jon Usabiaga da, artista bakarlaria. Zuzenekoetarako Chef Drez (Diego Fontoba) bere musika-ekoizlea eta managerra eta Frank Juncho (Gaizka Amilibia) LAP MOBB-eko Beatmaker nagusia.

Instagram: jlargo_lapmobb
Youtube: J. Largo

BIDEOAK:
>LAP Therapy
>Back On The Road
>Herrera Carolina