Menu

Izeberg

Rock musika

Jatorri ezberdineko haize boladek elkartu gintuzten norabide berean. Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinez Mendeku Itxua (Ixak Arruti, ahotsa eta kitarra), Hotzikara (Antton Aranburu, kitarra eta Beñat Urteaga, baxua) eta Odolaren Mintzoa (Jokin Irastorza, bateria) taldeetako izotz zatietatik osatu genuen izeberga eta 2013ko martxotik forma hartzen joan da.

2014ko maiatzean lehen lana “Azalera” kaleratu genuen eta ordutik Euskal Herri osoan gelditu gabe ibili gara kontzertuak ematen. 2016ko maiatzerako bigarren lana prest edukiko dugu eta honekin doinu gaziak eta melodia gozoak nahasten diren uretan sakonduko gara poparean. Ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabal honetan.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista.