Menu

IZASKUN LAPAZA

Dantza

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan hasi nuen nire formakuntza, Coral Lopez irakaslearekin. Podologiako ikasketak egiteko Bartzelonara joan nintzen, baita ere akademia ezberdinetan dantza klaseekin jarraitzeko.
2003 urtean, London Contemporary Dance School-en onartua izan nintzen eta Dantza espezialitatean “BA Hons (Bachelor of Arts)”-a lortu nuen, eta, Gipuzkoako Foru Adundiak beka bat eman zidan ikasketa hauek egiteko.

2008-an Euskal Herrira bueltatzen naiz. Proiektu batzuetan parte-hartu eta beste batzuetan zuzendu egiten ditut. Nire formakuntzarekin jarraitzen dut, izakiaren gorputzaren funtzionamendua delarik niregan eragin haundia duen gaia. Arte ezenikoetan master bat egin dut, eta, kudeaketa eta irakaskuntza arloetan hasi dut ibilbidea.