Menu

Izaro

Musika taldea

[Gaztemaniak programak 2016ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

1993ko gabonzahar egunean Mallabian jaiotako IZAROk 2014an hasi zuen bere ibilbide musikala. Ordutik, artista gazte hau azkar eta pauso sendoz doa aurrera. “Paradise”, bere lehen abestia, “Pikadero” filmeko soinu bandarako hautatua izan zen, 2015eko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuena. Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoak ingurukoak harrapatzen ditu era saihestezinean. IZARO “om” izeneko bere lehen diskoa aurkezten ari da orain. Berarekin lanean diharduten musikariak Iker Lauroba Alonso, Oriol Flores Arisa eta Ane Bastida Saiz dira.