Menu

Intza

Pop

[Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Intza Unanue Arruabarrenak 1996ko neguan eman zion hasiera musikaz beteriko bizitzari, Gipuzkoako kostaldean, Orion. 14 urte zituela, musika, bere jolas gogokoenetakoa izatetik, bidelagun izatera igaro zen 2011 urtean hasi baitzuen ibilbide profesionala Benito Lertxundiren taldearen parte bihurtu zenean.

Urte luzez paper zati ezberdinetan bere sentimendu eta bizipenetatik sortutako letrak idazten ibili da, non amaituko zuten ere jakin gabe. 2018an, ordea, paper zatiak loratzen hasi ziren melodiekin nahastu eta kantu bihurtu zituenean. Bertan sortu zen INTZA. Bere errealitatetik aldentzen duen unibertso musikal paralelo bat.

Unibertso hori erakustera dator, «Ilundu aurretik» EParekin. Pop doinuen eskutik, baina oraindik soinu propioa aurkitzeko bidean.

Zuzenekoetan ez da bakarrik izango Intza, bere banda izango baitu bidelagun: Aritz Pardina (gitarra), Ane Bobadilla (teklatuak, flauta), Imanol Arruti (bateria), Andrea Pérez (baxua) eta Ainara Zamakola (biolina).

Web:  www.intzaunanue.com
Instagram: intzaunanue
Facebook:
intza.unanuearruabarrena

BIDEOAK:
Amaiera baten hasiera
Akuamarina