Menu

Serrulla

R&B / Rock

[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista, Kutxa Kultur Musika programak.]

Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra
eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal
izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen
estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere. Momentu honetan, 2018ko martxoan SERRULLAren izenpean argitaratuko
den bere lehenengo lanaren ekoizpenean dabil murgilduta. Gaur egun, Iñigo Serrullaren talde-kide dira; Andoni Etxebeste Arriandiaga, Mikel Alonso Sainz eta Sergio Villar.